Ziberkriminalek ez dute atsedenik hartzen; Beti ari dira gure datuetara sartzeko moduen bila. Autentifikazio-faktore bikoitz (edo anitz) esker gure segurtasuna hobetu eta arriskuak murrizteko gai gara , ez bailitzateke nahikoa ziberkriminalek gure pasahitzak “soilik” edukitzea.
Autentifikazio bikoitza edo bi urratseko egiaztapena, Pasahitzen erabilera osatzen duen segurtasun-geruza gehigarria da. Helburua erabiltzailea, pasahitza jakiteaz gain, dioena dela ziurtatzea da.. Horretarako, berak bakarrik duen informazioa (kode bat edo antzekoa) eman behar duzu. Normalean, informazio hori dei edo SMS bidez lortzen da; txartel adimendun batekin, edo gailu biometriko bat erabiliz.
Beraz, prozesu honetan, lehenengo faktorea ezagutzen dugun pasahitza izan ohi da, eta bigarrena txartel adimendun batek, kanpoko gailu batek, aplikazio batek edo egiaztapen biometriko batek sortutako ausazko kode bat da.
Modu honetan, hainbat aldiz eta mekanismo ezberdinen bitartez egiaztatzen da benetan garela esaten duguna, gure kontuei segurtasun gehiago gehituz eta ziberkriminalentzako lana zailduz.
